IRIS European Digital Innovation Hub-ean kide izan nahi duten enpresendako da, enpresa bera Poloan kokatzeko, dela zerbitzuak, ekipamendua, prestakuntza edota azpiegiturak emate aldera, dela Poloaren zerbitzuak eskuratze aldera. Bada, enpresa horiek Iris Erregistroan inskribatu beharko dira, betiere beren partaidetza-interesari dagokion Erregistro Fitxa betez, eta kasu bakoitzean behar den dokumentazioa erantsiz.
Bai fitxa, bai -bere kasuan- dokumentazio osagarria, posta elektroniko honetara bidali beharko dira: registro@irisnavarra.com.
Edozein kontsulta egiteko, hitzordua eskatu beharko duzu 948 29 31 30 telefonoan edo posta elektroniko honetan: info@irisnavarra.com.
Enpresa oso teknologikoek izanen dute Poloan kokatzeko aukera. Modalitate honetan interesa duten enpresek azaldu beharko dute zergatik inskribatzen diren, zenbat metro karratu beharko dituzten, nagusiki zer jardueratan diharduten eta zer-nolako behar bereziak dituzten, halakorik bada…
Puntako produktuak dituzten enpresa oso teknologikoak dira, industriaren, administrazioaren eta enpresa txikien nahiz ertainen digitalizazioa sustatu dezaketenak. Beren ekipamendua Poloan kokatzen ahalko dute, enpresek ekipoak inbertsioa egin aurretik proba ditzaten eta haien erabilera ekoizpen-inguruneetan baliozkotu dezaten.
Puntako produktuak dituzten enpresa oso teknologikoak, industriaren eta enpresa txikien nahiz ertainen digitalizazioa sustatu dezaketenak. Enpresa horiek beren irtenbide teknologikoak Poloan jartzeko aukera izanen dute, enpresek ekipoak inbertsioa egin aurretik proba ditzaten eta haien erabilera ekoizpen-inguruneetan baliozkotu dezaten.
Profesionalak prestatzeko zerbitzuetan, topaketa teknologikoen antolaketan eta teknologia berrien zabalkundean nahiz enpresen digitalizazioan esperientzia duten enpresak edo entitateak, Poloan parte hartu nahi dutenak, eraldakuntza digitala errazteko.
Edozein enpresak edozein unetan parte har dezake Poloan, interesa badu. Beren interesa agertzen duten eta inskribatzen diren enpresek Poloari buruzko unean uneko argibidea jasoko dute.
Edozein enpresak edozein unetan parte har dezake Poloan, interesa badu. Beren interesa agertzen duten eta inskribatzen diren enpresek Poloari buruzko unean uneko argibidea jasoko dute.