IRIS LAB

Berrikuntza digitalerako poloen Europako sareak beren prozesuak, produktuak eta zerbitzuak hobetzen laguntzen diete Europako eskualdeetako enpresei, teknologia digitalak erabiliz. Nafarroa sare horretan posizionatu da IRISen bidez, hau da, Nafarroako Berrikuntza Digitalerako Europako Poloaren bidez. Enpresen eraldakuntza digitala azkartzea eta eskualdeko ekosistema digitala garatzearen alde egitea ditu helburu.

IRIS, Nafarroako Gobernuak gidaturik, komunitate baten engaiamenduaren eta adostasunaren emaitza da. Komunitatean kide dira Nafarroako I+G+B Sistemako eragileak (SINAI), Garapen Ekonomikoarekin lotutako eragileak eta irtenbide digitalak ematen dituzten Enpresak. Ekosistema hori azpiegituren inguruan dago egituratua, bai eta zerbitzu fisikoen nahiz birtualen inguruan ere.

IRIS LAB BIRTUALA

IRISek bermatzen du edozein tamainatako enpresak, teknologikoak izan ala ez, aukera digitalak baliatzen ahal dituztela leihatila bakar horren bidez. Hauxe guztia eskaintzen zaie:

  • Teknologia testeatzea inbertsioaren aurretik
  • Finantza aholkularitza
  • Ezagutza zientifikoa eta teknologikoa transferitzea
  • eta networkingerako aukerak, besteak beste.

Horrela, Erregistroa etengabe dago irekia, interesa duten enpresa gehiago IRISeko kide izan daitezen, dela zerbitzu erabiltzaile gisa et/edo dela zerbitzu emaile gisa. Horretarako, IRIS Plataforma eta SIESS, bi-biak dira IRIS LABen FASE BIRTUALAREN tresnak, eta haren bidez, arestian aipatutako zerbitzu guztiak eskaintzen dira.

IRIS EGOITZA ANITZA

Gainera, gaur egun Nafarroan, eta IRISekin lankidetzan, bestelako ekimenak ere badira, hala nola DINABIDE. Izan ere, Sakanako Garapen Agentziak, Irurtzungo Udalak eta Sakanako Enpresaburuen Elkarteak sustaturik, elkarlanerako gune bat da, Irurtzungo INASAren bulego izandakoetan kokatu. Helburua da ezagutza, ekintzailetza eta esperientzia komunitate bat sortzea, eraldakuntza digitalera bideratua. Gune horrek hiru elementu ditu:

  • Coworking bat. Irekia dago teknologia gaitzaileekin lotura duten proiektuak dituzten ekintzaile, autonomo eta enpresa txikientzat.
  • Teknologia. Hauek guztiak izanen ditugu, hala nola fabrikazio gehigarriko makinak, robotak, errealitatea zabaldua; azken buruan, 4.0 teknologiak, enpresek eta erabiltzaileek prestakuntza jasotzeko eta proiektuak garatzeko.
  • Eraldakuntza Digitalari ekin nahi dion Sakanako Enpresen Sarea.

IRIS CAMPUSA

Aurreikuspenen arabera, 2021ean IRIS campuseko eraikinen eraikuntza hasiko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ondoan. Gaitasunen ekosistema guztia barnebilduko du, sarbide arina eta zentralizatua bermatzeko.

IRIS Lab Berrikuntza Digitalerako Poloaren Laborategia izanen da, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Campusean kokatua egonen dena, eta enpresendako dago zabalik, Eraldakuntza Digitalarekin lotutako teknologia berriak beren produktu eta prozesuetan txertatu eta esperimentatzeko.

X