Zer da?

IRIS (Adimen artifiziala eta Robotika Industriarako eta Gizarterako) berrikuntzarako Hub bat da eta enpresen eraldakuntza digitala azkartzea du helburu. Nafarroako Berrikuntza Sistemako (SINAI) Eragileen Komunitate Birtual bat barnebiltzen du, eta era berean, azpiegitura teknologiko partekatuetarako SIESS plataforma, garapen ekonomikoarekin lotutako eragileak, edota irtenbideak eta espazio fisikoak ematen dituzten enpresak, eta horiez gain, IRIS Lab, hau da, eraldakuntza digital horrekin lotuta dauden zerbitzuak emateko eta teknologia garatzeko.

IRIS elkarlan publiko-pribaturako Plataforma baten gisa osatu da. Hona funtsezko helburuak:

  • Nafarroako Enpresa Txiki eta Ertainen (ETEak) Eraldakuntza Digitala azkartzea.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa digitalizatze maila handiagorantz bilakatu dadila sustatzea; bereziki, Nafarroa behar den tokian kokatzeko eta Europa osoan erreferentzia izateko Zehaztasunezko Medikuntza Pertsonalizatuan.
  • Sustatzea Nafarroako gizarteak ezagupen handiagoa izatea Gizarte Digital Aurreratua osatzen duten teknologien gainean.

El nĂșcleo de IRIS lo constituye la Plataforma SIESS a partir de la que se articula el acceso a:

  • Egungo teknologiak, hala era birtualean Nafarroako Berrikuntza Sistema osoan, nola fisikoan, Polo gunean.
  • ETEetarako dauden zerbitzuak, zerbitzuak ematen dituzten eragileen aldetik.
  • Talentua sustatu eta kudeatzearekin lotutako jarduketak.
  • Nafarroako Foru Komunitatearen mailan dagoen finantzabidea.
  • Ekintzailetza sustatzea; bereziki, Poloarekin lotutako ekimenen aldetik sortzen dena.
  • Harremanetarako gunea, hala fisikoa nola birtuala. Esperientziak partekatzea du helburu, hala Eskualdeko enpresen artean, nola Europa mailan diren beste HUB batzuekin.
X