TELELANA

Telelana gertatzen da, enpresak ekosistema bat sortzeko gaitasuna duenean, profesionalek –beren okupazioaren arabera– lan mota bakoitza non eginen duten erabaki dezaten.

Telelanak sustatu eta bultzaturik, enpresak eraginkortasunean eta produktibitatean hazten dira teknologiaren eta digitalizazioaren bidez. Iris-ek ad hoc moldeko irtenbideak eskainiko ditu, enpresa bakoitzak digitalizazio fase honetan dituen beharren arabera.

MERKATARITZA ELEKTRONIKOA

IKT tresnak erabiltzeari esker, merkataritza elektronikoa barne, funtsezko merkataritza-bide berriak ireki daitezke; are gehiago, konfinamendu garaietan, eta kontsumo ohitura berrietara egokitzeko aukera ematen du.

Nolanahi ere, funtsezkoa da tresna horiek erabat lerrokatuak egotea negozioaren errealitatearekin, haren helburuekin eta interesgarria zaion eta lehian aritu daitekeen ekintza-eremu geografikoarekin.

ACELERA PYME

Atari bat da. eta Red.es-ek eta Digitalizaziorako eta Adimen Artifizialerako Estatu Idazkaritzak jarri dute abian. Estatu Idazkaritza hori Gobernuko Hirugarren Lehendakariordetzari eta Ekonomia eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioari dagokio.  Bada, Acelera Pyme atariak enpresa txiki eta ertainei nahiz autonomoei lagundu nahi die,  COVID-19 gaitzak haien jardueran  izaniko eragina arintzeko. Atarian, ETEek nahiz autonomoek irtenbideak aurkitu ditzakete hainbat arlotan, hala nola finantzabidean eta diru-laguntzan, irtenbide teknologikoetan, aholkularitzan, egungo egoeran zibersegurtasunean kontuan hartu beharreko gomendioak, eta talentua ETEetan nahiz autonomoetan sustatzeko jarduketak.

X