PLATAFORMAK

NAGEN. GENOMA 1000 NAVARRA PROIEKTUA.

Genoma 1000 Navarra (NAGEN 1000) Proiektua Navarrabiomed ikerketa biomedikorako zentroak gidatzen du. Helburua da giza genoma osoa aztertzeko teknologia abangoardistenaren erabilera Nafarroako osasun sare publikora aldatzea. Horretarako, eritasun arraroak eta minbizi mota batzuk dituzten Osasunbideko pazienteen eta haien senideen 1.000 genomaren azterketari ekin zaio.

NAVEAC. MUGIKORTASUN JASANGARRIA.

NAVEAC plataformak sakondu egiten du mugikortasun elektriko, jasangarri, autonomo, konektatu eta partekatuaren joera eta erronka teknikoetan, eta Nafarroako gaitasun industrialekin eta zientifiko-teknologikoekin jartzen ditu harremanetan, jarduketa plan baten bidez, sektore publikoko nahiz pribatuko ekintzak erabiliz.

IN4.0

Industria Nafarroa 4.0 plataforma bat da eta Industria 4.0 arloa Nafarroan ezartzearen Diagnosiaren emaitzak gordetzea du helburu, bai eta Nafarroako enpresek Industria 4.0 esparruan garatutako produktuen Katalogoa gordetzea ere.

NAVARRA EUROPAN. TOPAKETA FORO IRAUNKORRAK.

Europa mailako informazio egituratua eta aukeratua duen topagune bat, Nafarroako espezializazio adimendutsuaren Estrategiari lotutako alorren inguruan. EBeko sare, ekitaldi, politika, lege berrikuntza, funts eta programazioari buruzko informazio horren helburua da erraztasuna ematea parte-hartzaileei Europa baitan diren elkarlan ekimenetan parte hartzeko.

Topaketa Foro Iraunkorrak Nafarroako Gobernuak Bruselan daukan Ordezkaritzak gidatutako ekimenak dira, Europako Ekintza Planaren barnean.

Enpresa Lankidetzarako Klusterrak eta Plataformak Nafarroan

S3 gaikako lehentasunak garatzea klusterren bidez burutzen da estrategia lehiakorra eta berrikuntza proiektuak sortzeko espazio gisa, helize hirukoitzaren lankidetzaren bidez.

X