Zer da Iris

Iris da Nafarroako Berrikuntza Digitaleko Poloa. Haren helburua da babestea eta bizkortzea enpresen, ETEen eta autonomoen eraldaketa digitala, bai eta erraztea ere Nafarroako sektore publikoaren digitalizazioa.

Nafarroako digitalizazio leihatila bakarradenez, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen ditu, baita enpresek eskura dituzten laguntza publikoen bilduma bat ere, prozesu horri ekiteko. Esperimentaziorako balio erantsi handiko zerbitzuak emateaz gain, prestakuntzarako, azpiegitura teknologikoetarako, eta parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko sarbidea eskaintzen du, nazioan eta Europan Berrikuntza Digitaleko Poloen Europako Sareko beste erakunde batzuekin.

Zeinek osatzen du

Nafarroako Gobernuak sustatzen du IRIS, eta ADItech-ek koordinatzen. Horretaz gain, bertan parte hartzen dute eta laguntzen Nafarroako berrikuntza ekosistemako erakunde publiko eta pribatu garrantzitsuenek, eta eskualdeko sektore ekonomiko nagusiak hartzen ditu kontuan: automozioa eta mekatronika, nekazaritzako elikagaiak, energia, sormen-industriak, turismoa eta doitasunezko medikuntza pertsonalizatua.

Lankidetza
publiko-pribatua
Teknologiaz eta ezagutzaz hornitzen duten erakundeak
Eskualdeko ekonomiaren garapenerako erakundeak
Enpresa sektorea dinamizatzeko erakundeak

Iris EDIH aliantzak

Eskualdea
EDIH
TEKNOLOGIAK
BALIZKO APLIKAZIO EREMUAK
Espainia
Frantzia
Italia
Alemania
Herbehereak
Hungaria
Eslovenia
Finlandia
Akitania Berria -Euskadi -Nafarroa Euroregional European DIHs (DIHNAMIC, IRIS, BDIH) IA Osasuna eta fabrikazio aurreratua
Valentzia INNDROMEDA Robotika eta Big Data Osasuna eta fabrikazio aurreratua
Kantabria BDG Kantabria Superkonputazioa (HPC) eta NGS (sekuentziazioa) Osasuna
Gaztela eta Leon Cyberdih
Zibersegurtasuna
Osasuna eta fabrikazio aurreratua
Akitania Berria EDIH DIHNAMIC IA, Big Data eta Robotika Osasuna eta fabrikazio aurreratua
Emilia Romagna ER2Digit (Emilia Romagna) IA y HPC Osasuna eta fabrikazio aurreratua
Karlsruhe EDIH Karlsruhe – Digital Hub applied AI/de:hub IA, Robotika eta Superkonputazioa (HPC) Osasuna, automozioa eta mekatronika, fabrikazio aurreratua
North Brabant Smart Industry Hub South Netherlands IA, Robotika Fabrikazio aurreratua, sentsoreak eta materialak, digitalki konektatutako hornikuntza-kateak
am-LAB Digital Innovation Hub IA, Robotika eta Superkonputazioa (HPC) Osasuna, automozioa eta mekatronika, fabrikazio aurreratua
Maribor EDIH DIHNAMIC Big Data eta IA Osasuna, fabrikazio aurreratua, energia berriztagarriak eta elikagaiak
Tampere SIX EDIH IA, Robotika, HPC Fabrikazio aurreratua eta fabrikazio iraunkorra industria zirkularra eta karbono neutrorako, garraio autonomorako makina adimendunak

Nafarroa, lurralde digitala

Nafarroa erreferentziazko eskualdea da eraldaketa digitaleko eta berrikuntzako zerbitzuetan, Big Data eta adimen artifiziala erabiliz, bai eremu publikoan, bai pribatuan, baita maila akademikoan ere.

Nafarroa lehen lerroan dago teknologian, zuntzaren garapen aurreratuari eta azpiegitura publikoen digitalizazioari esker, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, konparaziora. Bereziki industrializatutako eskualdea denez (sektore horrek BPGaren % 30 inguru hartzen du), aukera du eraldaketa digitalerantz aurrera egiteko, eta bihurtzeko komunitate guztiz lehiakorra, iraunkorra eta berritzailea.

2021-2027 etapan, Nafarroak S4 agenda garatuko du, eskualdeko ekonomia eraldatzeko agenda, zeinaren bidez bertako ekonomia izanen den iraunkorra, digitala eta lurraldearekin eta pertsonekin konprometitua.

X