Skip to main content

Homologatu zure zerbitzua

IRISen bidez zerbitzu digitala eskaini nahi duzu?

Leku egokian zaude!

HOMOLOGATU ZURE ZERBITZUA


Zerbitzuak homologatzen ditugu, ez hornitzaileak

Lehenik eta behin, jakin behar duzu ez ditugula hornitzaileak homologatzen, zerbitzuak baizik; hortaz, 5 gauza ongi egiten badituzu, 5 gauza horietan homologatu ahal izango zara, eta IRISek zerbitzu horiek eskainiko dizkie laguntza aditua behar duten enpresei.

Zerbitzu homologatuen katalogoa

Homologatutako zerbitzu guztiak leku bakar batean bateratuko ditugu. Leku hori antolatuta eta kategorizatuta egongo da eta irisgarria izango da, enpresek zerbitzu horiek aurkitu eta eska ditzaten.

Eskaeren kudeaketa

Enpresa batek IRISen eskuragarri dagoen zerbitzu profesional bat (beraz, homologatua) eskatzen duenean, eskaintza eta eskaera bateratzeko prozesua jartzen dugu abian. Zerbitzu bat eskaintzen duen hornitzaile bat baino gehiago dagoenean, enpresak hautatzen du hornitzailea.

4

zure zerbitzu digitala homologatzeko funtsezko 4 alderdi

Zerbitzuak eskaintzeko betekizun guztiak betetzen al ditut?

Zerbitzuak homologatu nahi badira, abiapuntuko betekizun batzuk bete behar dira. Lehen urratsa da, dokumentazioa prestatzen hasi aurretik, betekizun horiek betetzen dituzula ziurtatzea.

Eskatzen didaten dokumentazioa aurkezten dut

Prozesuak proposatzen duzun zerbitzua behar bezala baloratzeko aukera emango duten zenbait dokumentu aurkeztea eskatzen dizu. Puntu hori funtsezkoa denez gero, argitasuna eta xehetasuna eskatzen dizugu.

Zerbitzu homologatua. Nire konpromisoak

Guneak zerbitzua onartzen badu, zerbitzua egitearekin lotzen diren zenbait konpromiso hartzen dituzu. Konpromiso horiek lotzen dira zerbitzuaren kalitatea bermatzearekin eta bezeroaren, Gunearen eta hornitzailearen arteko komunikazioarekin.

Zerbitzua urtez urte berritzea

Homologazioa urtebeterako egiten da; horrenbestez, homologazioarekin jarraitu nahi baduzu, berritu dadin eskatu beharko duzu. Era berean, urtearen barruan zerbitzua aldatzen bada, homologazioa eguneratzeko prozedura bete beharko duzu.

Gunean zerbitzuak homologatu dituzten enpresak

Gidak, dokumentuak… Informazio guztia

Deskargatu zerbitzuak homologatzeko prozesuaren terminoak eta baldintzak
HOMOLOGATU ZURE ZERBITZUA

Zalantzak? Bidali zure galdera

 
 

Seguro que a estas alturas puede ser interesante enviarnos tu duda, sugerencia o planteamiento sobre el proceso de homologación. Nosotros lo estudiaremos con detalle y te daremos una respuesta clara.