IRISLAB
IRIS LAB IRIS POLOAren esperimentazio-laborategia da, Poloak enpresen, erakundeen eta herritarren eskura jartzen dituzten azken belaunaldiko askotariko ekipamendu digitalen multzoa da, ekipamendu horiek ezagutu, haiekin esperimentatu eta zure negozioko jardueran erabilgarriak izan daitezkeen ezagutzeko, inbertsio handiak egin aurretik.
Jarri gurekin harremanetan informazioa zabaltzeko edo ekipamendu horretaz nola baliatu zaitezkeen jakiteko.
Biologia sintetikoko laborategia
IRIS LABen Biologia Sintetikoko Laborategia berrikuntza teknologikoko gune bakarra da Nafarroan, eta biomolekulak, mikroorganismoak eta sistema biologiko aurreratuak diseinatzeko, ekoizteko eta ezaugarritzeko abangoardiako ekipamendua biltzen du.
Sekuentziazio genomikoko laborategia
Sekuentziazio masiboak biologia eta medikuntza irauli ditu, giza genoma, mikrobioma eta organismoen aniztasun izugarria sakon ulertzea ahalbidetuz.
Bioteknologiako laborategia
Sendagai, txerto edo proteina terapeutiko berriak garatzeko, gero eta plataforma teknologiko moldakor eta eraginkor gehiago behar dira, manipulazio genetikoa egiteko zein baldintza kontrolatuetan ekoizteko aukera ematen dutenak.
Kromatografoa eta masen espektrometroa
Bereizmen handiko likideoen kromatografoak (HPLC) QTOF masen espektrometro bati akoplatuta, doitasun handiko analisi metabolomikoak egin ahal izateko.
Laborategi digitala
Prestazio handiko ekipoak dituen laborategi digitala, AArekin eta prozesatzeko gaitasun handia behar duten proiektuekin lan egiteko.
HPC superkonputazioko zerbitzua
Superkonputazioko eta Adimen Artifizialeko zerbitzuak
Ekoizpen birtualeko platoa
Ingurune teknologiko aurreratua, errodajeak egiteko eta denbora errealean agertoki fisikoekin, aktoreekin eta objektu errealekin integratzen diren eszenografia digital murgiltzaileak sortzeko.
Itxitura birtualeko lepokoak
Behientzako lepokoak, itxitura birtualak sortzeko eta pertsonalizatzeko aukerak ematen dituztenak.
Hezkuntza-robotak eta 3D inprimagailuak
Hezkuntza-robot programagarriak eta 3D inprimagailuak, biak produktu eta/edo elementu desberdinekin, konplexutasun-maila desberdinetara egokitzeko.
Nekazaritzako eta abeltzaintzako modemak
Nafarroako nekazaritzako eta abeltzaintzako datuak kapturatzeko eta aztertzeko modemak.
Trebakuntza-, erabilera anitzeko -eta bideokonferentzia-gelak
Topaketa hibridoak, ekitaldiak, prestakuntzak edo talde-bilerak egiteko gelak. Goi-mailako teknologia eta konektibitatea dutenak.
Konektagarritasun aurreratua. 5G eta IoT
Konektagarritasun aurreratuko azpiegitura, Nafarroan 5G eta IoT sare mugikor pribatuak hedatzeko eta probatzeko aukera ematen dutenak, proba-ingurune malgu eta konfiguragarriekin
Ekoizpen gehigarria
Inprimaketa gehigarriko zerbitzu integrala, piezak eta produktuak azken belaunaldiko 3D teknologien bidez diseinatu, garatu eta fabrikatzeko.
Zer den, nola funtzionatzen duen eta IRIS LABen onura nola lor dezakedan ulertzeko
1
Nork eska dezake ekipamendu hori?
IRIS LAB EKIPAMENDUAREN ONURADUNAK
Nafarroakoa den edo egoitza Nafarroan duen edozein pertsona, erakunde edo enpresak jaso dezake IRIS LABen eskura dagoen ekipamendua
2
Zenbat balio du?
EKIPAMENDUAREN PREZIOAK
Prezioa ekipamenduaren araberakoa da, baina, edonola ere, gutxieneko prezioa izango da, abantailatsua. Prezioa abantaila izango da, ez eragozpena, probatzea erabakitzen baduzu. Ekipamendua alokatzeko edo lagatzeko ereduekin eskaintzen da, kasuaren arabera.
3
Zenbat denbora erabil daiteke?
EKIPAMENDUAREN ALOKAIRUAREN EDO LAGAPENAREN IRAUPENA
Alokairuaren edo lagapenaren iraupena ekipamendu bakoitzaren araberakoa izango da, baina beti izango da nahikoa denbora ekipamendu hori ondo ezagutzeko, sakon probatzeko, zure jardueraren errealitatean esperimentatzeko eta abar. Adibidez, prestazio handiko ekipoen laborategi digital bat dugu, eta hainbat ordutan eskuratu ahal izango duzu berori, edo nekazaritzako traktoreentzako modem aurreratuak gehienez ere 3 urtez probatu ahal izango dituzu.
4
Nor arduratzen da mantentzeaz?
EKIPAMENDUAREN MANTENTZEA ETA AZTERKETAK
Erabili nahi duzun ekipamenduak mantentzea eta/edo azterketak behar baditu, gu, NAFARROAKO IRIS, arduratuko gara mantentze hori egiteaz; izan ere, gure ardura da ekipamenduak ahalik eta egoera onenean mantentzea, eta gurea da zuentzat prozesua ahalik eta errazena izateko erantzukizuna ere.
5
Eraman dezaket edo POLOra joan behar dut?
POLORA ETORRI EDO EKIPAMENDUA ERAMAN
Erantzuna EKIPAMENDUAREN ARABERAKOA da; adibidez, itxitura birtualak sortzeko lepokoak behi bakoitzean jarriko dira; hala ere, 3D inprimagailuak erabili nahi badituzue, gure instalazioetara etorri beharko duzue.
6
Eta ARAZOAK badaude?
ARAZO BAT, MATXURA BAT… BADAGO NORENA DA ERANTZUKIZUNA?
Ikusiko dugu zein den arazo hori eta zer baldintzatan gertatu den, baita mailegu-zerbitzuaren edo ekipamenduaren lagapen-zerbitzuaren beraren baldintzak ere. Printzipioz, zerbait gaizki ateratzen bada, Nafarroako IRIS arduratuko da.
7
Ekipamenduaren BERMEA
BERMATUTA AL DAGO EKIPAMENDUA?
IRIS LABen eskuragarri dauden ekipo guztiak berriak dira, eta guztiek bermea dute, nahiz eta horren iraupena aldatu egin daitekeen aipatzen ari garen ekipamenduaren arabera. Berme hori ekipamendua erosten denetik aplikatzen da. Adibidez, itxitura birtualeko lepokoek bi urteko bermea dute erosi zirenetik (2024ko iraila).
8
Ekipamendua erabiltzeko PRESTAKUNTZA
PRESTAKUNTZA BEHAR DUT EKIPAMENDUA ERABILTZEKO? ZENBAT ORDU?
Ekipamendu guztiek prestakuntza behar dute erabili ahal izateko. Kasu batzuetan oso laburra izango da, eskuliburu bat ikustea izan daiteke, edo bideo batzuk ikustea; beste kasu batzuetan, 3D inprimagailu jakin batzuetarako, esaterako, berariazko prestakuntza bat egin beharko da, eta profesional baimendu batek lagunduta eta gainbegiratuta soilik erabili ahal izango da.
Norekin jarri behar naiz harremanetan?
Helbide elektronikoa
Telefonoa
