BEHIENTZAKO ITXITURA BIRTUALEKO LEPOKOAK
Zoaz formularioraEkipamenduaren deskribapena
Behientzako itxitura birtualeko lepokoak animalien kokapena denbora errealean kontrolatzen eta jarraitzen. laguntzen duten gailuak dira, itxitura fisikoen beharrik gabe. Lepokoek GPS teknologia eta kargatzeko eguzki-panelak dituzte.
Nola funtzionatzen duten
Animaliak askatasunez mugitzeko eremu birtual bat markatzen duten seinaleak igortzen dituzte. Animalia bat eremu horren mugetara hurbiltzen bada, lehenengo lepokoak soinu bat egiten du ohartarazteko. Animaliak aurrera egiten jarraitzen badu, soinua indartsuagoa egiten da, eta, azkenean, deskarga elektriko txiki bat eman dezake, mugak ez zeharkatzeko.
Lepoko horiek telefono mugikorretan edo tabletetan erabiltzen dira. Abeltzainak bazka-eremuak zehaztu eta alda ditzake, eta ustekabeko zerbait gertatuz gero, jakinarazpenak jaso. Animalien egoerari eta portaerari buruzko informazio erabilgarria ere eskaintzen dute, eta horrek abereen kudeaketa eta ongizatea hobetzen laguntzen du.
Ekipamenduaren gakoak
Behiak dituen Nafarroako edozein abeltzain da xede-publikoa (lepoko horiek ez dute balio beste animalia batzuentzat, hala nola zaldientzat)
Abeltzaintzako edozein ustiategi handi edo txikitan erabili ahal izatea nahi da; horregatik, kostuak bidezkoak eta eskuragarriak izango dira.
Lepokoak doan lagatzen dira, baina lepoko horiek satelite-konexio bati esker funtzionatzen dute, eta, beraz, Internetera konektatzeko software-lizentziaren kostua ordaindu behar da. Horregatik, konexio-kostu hori baino ez duzu ordainduko, urtean 60 € lepoko bakoitzeko.
Lepokoak urtebetez eduki ditzakezu. Denbora hori igarotakoan, itzuli egin beharko dituzu, beste abeltzain batzuek ere proba ditzaten. Lepokoekin jarraitzeko onartuko litzatekeen salbuespen bakarra hau izango da: urtebete igarotakoan, inor ez egotea lepokoak hartzeko eta probatzeko zain. Egoera horretan, urte horretatik aurrera izango zenukeen denbora luza liteke.
Infografia
Deskargatu ekipamenduari buruzko infografia txiki hau, honi buruz jakin behar duzun funtsezko informazio guztia izateko.
Ekipamenduaren mantentzea eta aztertzea
Erabili nahi duzun ekipamenduak mantentzea eta/edo azterketak behar baditu, gu, IRIS NAFARROA, arduratuko gara mantentze hori egiteaz; izan ere, gure ardura da ekipamenduak ahalik eta egoera onenean mantentzea, eta gurea da zuentzat prozesua ahalik eta errazena izateko erantzukizuna ere.
Eta arazoak badaude?
Lepoko horiek erabiliko dituen erabiltzaile potentziala zaren aldetik, materiala zaintzeko betebeharra duzu, eta, logikoa denez, zure erantzukizuna izango da lepoko horiek erabiltzen ari zaren bitartean kalteak gertatzen badira.
Nolanahi ere, lepokoek 2 urteko bermea dute.
Prestakuntza behar dut ekipamendu hau erabiltzeko?
EZ duzu aldez aurreko prestakuntza espezifikorik behar ekipamendu hau eskuratzeko nahitaezko baldintza gisa, baina gutxieneko ezagutzak izan behar dituzu behar bezala erabiltzeko.
Kasu honetan, erabiltzailearen eskuliburua eta bideoak ikustea gomendatzen da, sistemaren funtzionamendua, itxiturak nola egin, hasierako trebakuntza-fasea eta abar azaltzeko.
https://www.manula.com/manuals/nofence-as/user-guidespain/1/es/topic/comenzandocon-nofence
--
FINANTZATZAILEA:
