Skip to main content

IRISLAB

IRIS LAB, enpresentzako ekipamendu digitala

Ekipamendu digital berritzailea eta aurreratua eskaintzen dizugu, harekin esperimentatu dezazun, eta zure negoziora edo jarduerara eraman dezazun.

Zer da IRIS Lab

IRIS Lab Nafarroako IRIS Poloaren esperimentazio-laborategia da. Ekipamendu digitaleko multzo askotarikoa da, azken belaunaldikoa, eta IRIS Poloak enpresen, erakundeen eta herritarren eskura jartzen du, ezagutu dezaten, esperimentuak egin ditzaten eta aurki dezaten nola izan daitekeen erabilgarria beren jardueran eta negozioetan, inbertsio handiak egin aurretik.

Ezagutu IRIS Lab-en ekipamendu-katalogo berriak!

IRIS Lab-en ekipamendua eta azpiegitura

Jarri gurekin harremanetan informazioa zabaltzeko edo ekipamendu horretaz nola baliatu zaitezkeen jakiteko.

Biologia sintetikoko laborategia

IRIS LABen Biologia Sintetikoko Laborategia berrikuntza teknologikoko gune bakarra da Nafarroan, eta biomolekulak, mikroorganismoak eta sistema biologiko aurreratuak diseinatzeko, ekoizteko eta ezaugarritzeko abangoardiako ekipamendua biltzen du.

Sekuentziazio genomikoko laborategia

Sekuentziazio masiboak biologia eta medikuntza irauli ditu, giza genoma, mikrobioma eta organismoen aniztasun izugarria sakon ulertzea ahalbidetuz. 

Bioteknologiako laborategia 

Sendagai, txerto edo proteina terapeutiko berriak garatzeko, gero eta plataforma teknologiko moldakor eta eraginkor gehiago behar dira, manipulazio genetikoa egiteko zein baldintza kontrolatuetan ekoizteko aukera ematen dutenak. 

Kromatografoa eta masen espektrometroa

Bereizmen handiko likideoen kromatografoak (HPLC) QTOF masen espektrometro bati akoplatuta, doitasun handiko analisi metabolomikoak egin ahal izateko.

Laborategi digitala

Prestazio handiko ekipoak dituen laborategi digitala, AArekin eta prozesatzeko gaitasun handia behar duten proiektuekin lan egiteko.

HPC superkonputazioko zerbitzua

Superkonputazioko eta Adimen Artifizialeko zerbitzuak

Ekoizpen birtualeko platoa

Ingurune teknologiko aurreratua, errodajeak egiteko eta denbora errealean agertoki fisikoekin, aktoreekin eta objektu errealekin integratzen diren eszenografia digital murgiltzaileak sortzeko.

Itxitura birtualeko lepokoak

Behientzako lepokoak, itxitura birtualak sortzeko eta pertsonalizatzeko aukerak ematen dituztenak.

Hezkuntza-robotak eta 3D inprimagailuak

Hezkuntza-robot programagarriak eta 3D inprimagailuak, biak produktu eta/edo elementu desberdinekin, konplexutasun-maila desberdinetara egokitzeko.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako modemak

Nafarroako nekazaritzako eta abeltzaintzako datuak kapturatzeko eta aztertzeko modemak.

Trebakuntza-, erabilera anitzeko -eta bideokonferentzia-gelak

Topaketa hibridoak, ekitaldiak, prestakuntzak edo talde-bilerak egiteko gelak. Goi-mailako teknologia eta konektibitatea dutenak.

Konektagarritasun aurreratua. 5G eta IoT

Konektagarritasun aurreratuko azpiegitura, Nafarroan 5G eta IoT sare mugikor pribatuak hedatzeko eta probatzeko aukera ematen dutenak, proba-ingurune malgu eta konfiguragarriekin

Informazio gehiago nahi dut

Norekin jarri behar naiz harremanetan?

Helbide elektronikoa

Finantzatzailea