Skip to main content

KROMATOGRAFOA ETA QTOF MASEN ESPEKTROMETROA

Zoaz formulariora

Ekipamenduaren deskribapena

Analisi metabolomiko aurreratuko zerbitzuak, bereizmen handiko kromatografia likidoarekin eta QTOF masen espektrometriarekin.

QTOF masen espektrometro batera akoplatutako bereizmen handiko likidoen kromatografo batek (HPLC) doitasun handiko analisi metabolomikoak egiteko aukera ematen du. Azterketa horiek funtsezkoak dira metaboloma aztertzeko, sistema biologiko batean dauden metabolitoen multzo osoa, alegia.

Ekipamendu hori Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio Ikerketa Zentroko metabolomika eta bioinformatika unitatean dago. Azken belaunaldiko ekipamendua da, zalantzarik gabe.

Zerbitzu posibleak

  • Analisi metabolomiko integralak:  metabolomaren azterketa zehatzak, informazio baliotsua emanez hainbat arlotarako, hala nola nekazaritzako elikadurarako, bioteknologiarako eta biomedikuntzarako.
  • Aztarna digital metabolomikoak sortzea: Zuzendu gabeko metabolomikaren bidez, profil bakarrak sortzen dira, sistema biologikoak identifikatu eta ezaugarritzeko.
  • Biomarkatzaileak detektatzea: hemengo analisiak funtsezkoak dira diagnostiko-biomarkatzaileak identifikatzeko eta sistema biologikoen bilakaera monitorizatzeko, hainbat baldintzatan.
  • Lankidetza eta aholkularitza: Lankidetzak esploratzera eta analisi metabolomikoan dugun esperientziaz baliatzera gonbidatzen ditugu enpresak eta ikerketa-zentroak.

Aplikazioak:

  • Nekazaritzako elikadura: elikagaien kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
  • Bioteknologia: produktu eta prozesu berrien garapena.
  • Biomedikuntza: gaixotasunen ikerketa eta terapia pertsonalizatuen garapena.

espectrometro de masas

Ekipamenduaren gakoak

1
NOR BALIA DAITEKE
ENPRESAK ETA IKERKETA-ZENTROAK

Ekipamendu horretarako publiko egokiena nekazaritzako elikagaien sektorearekin, sektore biomediko/farmazeutikoarekin eta bioteknologikoarekin zerikusia duten enpresak eta ikerketa-zentroak dira.

2
ZENBAT BALIO DU
ERABILERAREN ETA LAGIN KOPURUAREN ARABERAKO ORDAINKETA

Tarifak proba bakoitzaren erabilera-ereduaren eta lagin kopuruaren araberakoak dira (zenbat eta lagin gehiago, orduan eta prezio/lagin txikiagoa).

  • ESKURATZEKO: ekipoa Metabolomika eta Bioinformatika Unitateko langileen gainbegiradapean eta aholkularitzarekin erabiliko da: 58,13 € - 76,24 €/lagina.
  • ZERBITZU ANALITIKOA: Metabolomika eta Bioinformatika Unitateko langileek egin eta entregatuko dituzte analisiak: 72,80 € - 105,51 €/lagina.
  • ZERBITZU INTEGRALA: analisi-zerbitzua, analisi bioinformatikoa eta emaitzen txostena igortzea: 84,87 € - 277,21 €/lagina.
3
EKIPAMENDUA ERABILTZEKO DENBORA
DENBORA LAGIN KOPURUAREN ARABERAKOA IZANGO DA

Ekipamendu horren erabilera-denbora erlatiboa da, ez baitago denbora jakinik; aitzitik, aztertu beharreko lagin kopuruaren eta egin beharreko analisi moten araberakoa da.

4
EKIPAMENDUA LEKUZ ALDATZEA
NON ERABIL DEZAKET EKIPAMENDU HAU?

Ekipoa Nafarroako Unibertsitateko Nutrizioko Ikerketa Zentroko Metabolomika eta Bioinformatika unitatean dago, eta, beraz, hura erabiltzeko, hara joan beharko duzu, ez baitago lekualdatzeko aukerarik.

Infografia

Deskargatu infografia txiki hau ekipamendu honen gako eta alderdi garrantzitsuenekin.

Ekipamenduaren mantentzea eta aztertzea

Erabiltzaile zaren aldetik, ez duzu zertan kezkatu mantentzeaz, ez eta beste alderdi batzuez ere, hala nola azterketez edo erabiltzean arazoak sortzen badira. Ekipamendua hain da espezializatua, ezen profesional oso adituek bakarrik erabil baitezakete. Haiek arduratzen dira mantentzeaz.

mantenimiento
problemas

Eta arazoak badaude?

Ekipamendu hori erabiltzen duten profesionalek dena behar bezala dabilela gainbegiratzen dute. Arazoren bat sortuz gero, haiek arduratuko dira behar bezala jarduteaz.

Prestakuntza behar dut ekipamendu hau erabiltzeko?

Ez duzu prestakuntzarik behar, ekipamenduaren espezializazio handia baita. Kualifikazio handiko profil espezialistek baino ezin izango dute erabili ekipamendua.


FINANTZATZAILEA:

KONTSULTATU EDUKI HAUEK EKIPAMENDUA ERABILI AHAL IZATEKO

HAU DA NAHI DUDAN EKIPAMENDUA

Jarri gurekin harremanetan

Zure digitalizazio prozesuaren bidez gidatzen zaitugu

Envía tu pregunta

*

*

*

*

*

*

*

Klik egitean, webgune honen pribatutasun-politika onartuko duzu.
CAPTCHA

*

6 + 1 =
Solve this simple math problem and enter the result. E.g. for 1+3, enter 4.
Esta pregunta es para comprobar si usted es un visitante humano y prevenir envíos de spam automatizado.