Homologatu zure zerbitzua
Zerbitzuak homologatzen ditugu, ez hornitzaileak
Lehenik eta behin, jakin behar duzu ez ditugula hornitzaileak homologatzen, zerbitzuak baizik; hortaz, 5 gauza ongi egiten badituzu, 5 gauza horietan homologatu ahal izango zara, eta IRISek zerbitzu horiek eskainiko dizkie laguntza aditua behar duten enpresei.
Zerbitzu homologatuen katalogoa
Homologatutako zerbitzu guztiak leku bakar batean bateratuko ditugu. Leku hori antolatuta eta kategorizatuta egongo da eta irisgarria izango da, enpresek zerbitzu horiek aurkitu eta eska ditzaten.
Eskaeren kudeaketa
Enpresa batek IRISen eskuragarri dagoen zerbitzu profesional bat (beraz, homologatua) eskatzen duenean, eskaintza eta eskaera bateratzeko prozesua jartzen dugu abian. Zerbitzu bat eskaintzen duen hornitzaile bat baino gehiago dagoenean, enpresak hautatzen du hornitzailea.























































































