LABORATEGI DIGITALA
Zoaz formularioraEkipamenduaren deskribapena
Laborategi digitala gaitasun handiko ekipamenduek osatzen dute, eta adimen artifizialarekin erlazionatutako proiektuetarako bidea egiten ari diren edo hasi duten enpresei eskaintzen zaizkie.
Laborategiak guneak eta tresnak ematen dizkie interesa duten erabiltzaileei, beraiek erabat kontrolatutako eta pertsonalizatutako ingurunean lan egiteko.
Laborategi fisikoa eta laborategi birtuala.
Zerbitzua bi modalitatetan eskaintzen da: aurrez aurrekoa edo birtuala.
- Aurrez aurreko laborategia. Laborategi honek prestazio handiko 6 ekipo eskaintzen ditu, horietatik 3 WINDOWS sistema eragilearekin eta beste 3 APPLE sistema eragilearekin. Horiekin, erabiltzaileek AA proiektu sinpleetan edo garatuxeagoekin lan egin ahal izango dute, baita 3D errenderizazio-lanak behar dituzten proiektuetan ere. Osagarri gisa, ekipamendu horiek beste erabilera batzuetarako eskatu ahal izango dira, hala nola ikus-entzunezko produkziorako, edizio grafikorako eta abarretarako.
- Laborategi birtuala. Kasu honetan, gaitasun handiko 4 nodo eskaintzen dira adimen artifizialeko proiektuak esklusiboki egiteko. Hemen, lan-ingurunea erabat pertsonalizatuko da erabiltzailearen beharretara.
Ekipamenduaren gakoak
Ez bakarrik AAko proiektuetarako, baina funtsean proiektu horietarako, batez ere ingurune birtualean. Ingurune fisikoan, gainera, prestazio handiko ekipoak noizean behin erabili behar dituzten erakundeek, ekintzaileek, autonomoek eta abarrek ere erabili ahal izango dituzte.
Zati fisikoa zein birtuala hileko denbora-zatietan erabili ahal izango dira. Espazio fisikoaren kasuan, egun batetik 30 egunera bitartean, eta ingurune birtualaren kasuan, antzekoa, nahiz eta apur bat pertsonalizatuagoa izango den, eta betiere egun eta gehienez hilabete bateko epeei begira. Prezioa motaren araberakoa ez ezik, erabili beharreko baliabide motaren araberakoa ere izango da; horregatik, ez dago kostu finkorik.
Ingurune pertsonalizatuak direnez, proiektu bakoitzak behar dituen elementuak ezar daitezke, egun batzuk lehenago jakinarazita, ekipamendu horren ardura duten profesionalek behar bezala presta dezaten.
Ingurune fisikoa Poloko laborategi digitalean dago, Iruñeko Sario eraikinean. Hara joan beharko duzu zure proiekturako behar duzun ingurunea bada.
Infografia
Deskargatu infografia txiki hau ekipamendu honen gako eta alderdi garrantzitsuenekin.
Ekipamenduaren mantentzea eta aztertzea
IRIS NAFARROAko eta Nasertic-eko Superkonputazioko profesionalak tarteka aztertzeaz eta mantentzeaz arduratzen dira, bai prebentziozkoak, bai zuzentzaileak, sor daitezkeen matxura txikiak detektatu eta zuzentzeko.
Eta arazoak badaude?
Ikusiko zein den arazoa, baina, lehenik eta behin, NASERTICeko profesionalak prest egongo dira behar den guztian laguntzeko.
Prestakuntza behar dut ekipamendu hau erabiltzeko?
Proiektua zati birtualean pertsonalizatzeko, beharrezkoa izango da plataformako teknikariekin saio bat egitea ingurunea optimizatzeko. Baliabideak optimizatzeko sisteman ezarri nahi den garapena aztertu beharko da.
FINANTZATZAILEA:
