Navarra Cybersecurity Center
Zibersegurtasuna bultzatzea, maila sozialean eta ekonomikoan hazi gaitezen.
Navarra Cybersecurity Center (NCC) Nafarroako zibersegurtasunaren arloko erreferentziazko zentroa da.
Bere helburu nagusia zibersegurtasunaren inguruko ekimenen garapena bultzatzea da. Honek ziber-erresilientzia areagotzea ekarriko du Nafarroako Foru Komunitateko eremu guztietan (giartean, enpresa-sarean -batez ere enpresa txiki eta ertainetan eta autonomoetan- eta administrazio publikoetan).
Ekimenak zibersegurtasunaren sektorea dinamizatzera bideratuko dira, bai Foru Komunitatean eskaintzen diren zerbitzuen eskaintzaren ikuspegitik, bai zerbitzu horien eskariaren eta erabileraren ikuspegitik ere. Beraz, Nafarroaren eraldaketa sozioekonomiko jasangarria laguntzea du helburu estrategikotzat, ingurune digital eta hiperkonektatu batean.).
Zentro hau Nafarroako Gobernuaren ekimen gisa sortu zen, eta Foru Komunitateak koordinatzen duen eta beste 9 autonomia erkidegok parte hartzen duten CIBERREG lankidetza-proiektuaren barruan kokatzen da.
CIBERREG programa Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren funtsekin finantzatuta dago, RETECH (Espezializazio Teknologikoko Lurralde Sareak) programaren bidez.
1. E.I.
NCC eratzea
EKINTZAK
NAVARRA CIBERSECURITY CENTER zentroaren helburua eta estrategia izango da INCIBE institutuak zibersegurtasunaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutaraztea eta Nafarroako gizarteari hurbiltzea.
JARDUKETAK
- Enpresa txikiei eta ertainei zuzendutako diagnostiko-sistema erraza eta azkarra abiaraztea, jardunaldi batean zibersegurtasunean duten heldutasun-maila atzeman dadin.
- Erresilientzia handitzeko ibilbidea definitzea, betiere diagnostikoaren emaitzen arabera eta enpresaren tamainaren eta enpresa motaren arabera.
- Zibersegurtasun-hornitzaileak gomendatzeko sistema bat ezartzea, proposatutako hobekuntza-ibilbidea gauzatzen lagun dezaten. Ekintza horretarako Zibersegurtasun Zerbitzu eta Enpresen Katalogoa sortuko da —beste jarduketa-ildo batean proposatzen da hori—.
- Nafarroako administrazio, enpresa eta herritarrei zuzendutako zibereraso aktiboen inguruko kanpainetan —edo prestaketa fasean daudenetan— Ziberzaintzako zerbitzua abian jartzea.
- Lapurtutako kredentzialak edo salgai daudenak identifikatzea.
2 E.I.
Enpresa-ekosistema sustatzea zibersegurtasunaren sektorean
EKINTZAK
Zibersegurtasuneko produktuak eta zerbitzuak modu ordenatuan eta egituratuan hurbildu nahi zaizkio enpresa-sektoreari, zibererasoen aurrean lehiakorragoak izan daitezen.
Horretarako, proposatzen da katalogoko segurtasun-produktu eta -zerbitzuen kontsumoa erraztuko duten laguntzak zehaztea eta abian jartzea.
Hurrengo faseetan berariazko atari bat jarriko da abian, Nafarroan zibersegurtasuneko proiektu, kasu eta/edo gorabeheren leihatila bakar gisa jardun dezan.
3 E.I.
Zentro frogatzaileak
EKINTZAK
Enpresa txiki eta ertainentzako eta autonomoentzako lanpostu seguruen laborategi frogatzailea, beraz, hasierako diagnostikoaren luzapena izango da, eta sektore profesional horrek bere lanpostuetan zuzenean aplikatzen diren segurtasun-sistemak eta -tresnak ezagutu, ikusi eta probatu ahal izatea erraztuko du (ofimatika-lanetan, Internet bidezko nabigazioan, posta elektronikoan, segurtasun-kopietan eta abar).
Industria-segurtasuneko laborategia, bestalde, saiatuko da industria-testuinguru, fabrikazio-kate eta abarretara zuzentzen diren zibersegurtasun-gailuak ezagutarazten eta interesatuek horiek ikus eta “uki” ditzaten errazten. Bertan topatuko dituzte SCADA sistemak, PLC gisako automatak, elektromedikuntzako gailuak, smartcitieak, eta abar.
4 E.I.
Talentuaren kudeaketa
EKINTZAK
Zibersegurtasuneko heziketa-ziklo horiek erakunde publikoetan ez ezik (Nafar Lansare), erakunde pribatuetan ere (Nafarroako Industria Elkartea edo Nafarroako Marketin Kluba) emango dira. Beka ekonomikoak eskainiko dira ziklo horietan parte-hartzea bultzatze aldera.
Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, parte-hartzea bultzatu eta sustatu nahi da hiru master berrietarako beka ekonomikoen bitartez:
- Masterra Telekomunikazio Ingeniaritza eta Zibersegurtasunean (90 ECTS)
- Masterra Informatika Ingeniaritza eta Zibersegurtasunean (90 ECTS)
- Masterra Zibersegurtasunean (60 ECTS)
5 E.I.
Sentsibilizazioa
EKINTZAK
Sentsibilizazio-ekintzak sustatzea, enpresa txiki eta ertainak, autonomoak, herritarrak eta, bereziki, talderik zaurgarrienak (adingabeak edo adineko pertsonak) ahalduntzeko.
Honako kontzientziazio-kanpaina hauek garatu eta inplementatuko dira:
- Enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei” zuzendutako kontzientziazio-kanpaina, “informazio-sistema informatikoen kudeaketan eta erabileran” jardunbide onak sor daitezen.
- Herritarrei, oro har, zuzendutako kontzientziazio-kanpaina, “Interneten eta gailu elektroniko pertsonalen, hala nola ordenagailuen, mugikorren eta tableten, erabilera seguruari” buruzkoa.
- Adin txikikoei” zuzendutako kontzientziazio-kanpaina, “sare sozialen erabilera seguruari” buruzkoa.
- Adineko pertsonei” zuzendutako kontzientziazio-kanpaina “Interneten erabilera seguruari” buruzkoa.
- Herritarrei, oro har, zuzendutako kontzientziazio-kanpaina, “online erosketei eta banka elektroniko pertsonalaren erabilera seguruari” buruzkoa."
- Enpleguaren zuzeneko eta zeharkako sorrera, Navarra Cybersecurity Center zentroaren eta lotzen zaizkion zerbitzuen kudeaketarako.
- Talentu digitalaren sorrera, sektoreak datozen urteetan beharko dituen profesionalen eskari handiari erantzuteko. .
- Impacto económico.Eragin ekonomikoa. Nafarroako enpresa-ekosistemak zibermehatxuei aurre egiteko duen erresilientzia areagotuko du eta produktuen eta zerbitzuen eskaintza nahiz horien eskaera dinamizatzen lagunduko du.