Skip to main content
Enpresa MUTUA NAVARRA
Proiektua Hausturak diagnostikatzeko sistema digitala
Kategoria IRIS sariak
Edizioa 2023

MUTUA NAVARRA, diagnostikoan gehiago asmatzea lortzen duen sistema digital baten ezarpena.

IRIS sarien lehen edizioan, Mutua Navarra-k Erakunde Publiko Digital onenaren saria jaso du "erradiologia-zerbitzuak iraultzeagatik, diagnostikoan gehiago asmatzea lortzen duen sistema digital bat ezarriz, pazienteen bizi-kalitatea hobetuz, diagnostikoaren eta tratamenduaren arteko denborak murriztuz eta diagnostiko oker baten ondoriozko balizko tratamendu okerrak murriztuz edo ezabatuz".

Horrela azaldu digute, erakunde horretatik, nola heldu zioten digitalizazio-prozesuari eta nolakoa izan den bide hori.

Proiektu honek bi lerro ditu: bata, erradiodiagnostikoari adimen artifiziala aplikatzea (gorputz-adarretako erradiografiak); bestea, emaitzak lortzeko eta kontsultatzeko prozesua digitalizatzea.

Zerbitzuaren gakoak

  • AA erradiodiagnostikoan aplikatzea
  • Haustura ezkutuen identifikazio goiztiarra eta zehatza
  • Diagnostiko zehatzagoak, tratamendu hobeak
  • Emaitzen kontsulta digitalizatzea
  • Kalitatezko zerbitzu digitalaren demokratizazioa