Skip to main content
Enpresa  Radio Tudela komunikazio-taldea
Hornitzailea  Adhoc
Zerbitzua  CRM sistema pertsonalizatua
Urtea  2024

Radio Tudela komunikazio-taldea + Adhoc

Radio Tudela komunikazio-taldea duela 17 urte hasi zen lanean, eta, gaur egun, tokiko programazioa duten bi irrati, ekitaldi-enpresa bat eta egunkari digital bat ditu, erabat online egiten den Erriberako lehena.
CRM (Customer Relationship Management) zerbitzu bat behar zuen enpresan egiten dituzten lan guztiak koordinatuta egoteko; datu-base bakarra eduki nahi zuen, ulerterraza eta kudeagarria, eta, horrela, bezeroekin konektatuta egoteko, prozesuak optimizatzeko, errentagarritasuna hobetzeko eta negozioaren hazkundea bultzatzeko. Nafarroako IRIS Poloak aholkularitza informatikoan eta IT soluzio eta zerbitzuetan aditua den Adhoc, Nafarroako Erriberako enpresa batekin harremanetan jarri zuen. Radio Tudela komunikazio-taldearen beharrak aztertu ondoren, neurrira egindako produktu guztiz pertsonalizatua diseinatu zuten.

 

 

Nafarroako IRIS Poloa gomendatzen dut, behar genuen enpresaren kontaktuak eman zizkigun erraztasun guztiz eta bete-betean asmatuz.

Zerbitzuaren gakoak

  • Radio Tudela taldeak neurrira egindako CRM sistema bat behar zuen.
  • Adhoc enpresak aholkularitza informatikoko zerbitzuak eta IT produktu eta zerbitzuak eskaintzen ditu.