Skip to main content
Proiektua Nafarroako CTF CYBER TALENT
Edizioa 2024

1. Nafarroako CTF CYBER TALENT 24

Nafarroako lehen CTF Cyber Talent’24ren lehen fasea joan den martxoaren 14an egin zen NUPen, eta ostegun honetan Baluarteko Bulevar aretoan egin da azken fasea. Guztira 10 taldek parte hartu dute, NUPeko, Maria Ana Sanz IKko eta Donapea LHIko ikasleek osatutakoak.

#OTDChallenge ekitaldian hiru sari banatu dira, 1.000, 600 eta 300 eurokoak, hurrenez hurren, planteatutako erronken ebazpenean ondoen sailkatutako taldeei.

Lehen saria Fanlo kontseilariak eman dio "JIJ" taldeari; bigarrena, Javier Goicoechea Fernándezek, NUPeko Industria, Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko zuzendariak, "Sudoers del mal" taldeari, eta hirugarren saria Gonzalo Sotok, Rural Kutxako ekintzaileentzako Inicia linearen arduradunak, eta CEINeko Maria Sanz de Galdeanok eman diote "0programmation" taldeari.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten ari gara, bai informatikako eta bai Telekomunikazioetako graduetan, enpresek planteatzen diguten beharra delako, eta profesional handien gero eta behar handiagoa dagoelako.