Skip to main content
Enpresa Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia
Proiektua Turismoko eraldaketa digitalerako laborategia
Edizioa 2023

Turismoaren eraldaketa digitalerako laborategia

Turismoaren eraldaketa digitalerako laborategia Nafarroako turismo-sektorearen eraldaketa bultzatu eta haren lehiakortasuna areagotu nahi duen proiektua da, fokua ezagutzaren transferentzian eta enpresentzako emaitza ukigarriak lortzean jarriz.

Laborategia prestakuntza intentsiboan eta enpresa bakoitzaren proiektuaren ibilbide osoko mentorizazioan zentratzen da, arreta pertsonalizatuarekin eta ikuspegi batez ere praktikoarekin, enpresak egoera berrirako prest egon daitezen.

2023an, 6. edizioa egin zen, eta 90 turismo-enpresak hartu zuten parte. Aurreko edizioetan parte hartu zuten enpresak batuta, guztira 198 enpresa baliatu dira ekimenaz.

Ekimenaren xehetasun guztiak bideo honetan daude:

Digitalizazioarekin landa-inguruneetan emakume ekintzailearen irudia ikusaraztea lortzen dugu, eta are gehiago herri txikietan (Lorea Luzuriaga, Donamariako Benta)

Zerbitzuaren gakoak

  • Online trebakuntza.
  • Enpresak eraldaketa digitalerako plana garatzea.
  • Aholkularitza pertsonalizatua (mentoretza).
  • Plana gauzatzeko plana.
  • Hornitzaileak hautatzea eta kudeatzea.